txiki02 [LED audiomodulado]

Azpitik begiratuta

Pistak egiteko, zirkuitoaren eskemaren arabera kobrezko plakan bide batzuk goma-lakarekin babestu dira. Gero plaka soluzio korrosibo batetan sartu da. Bañuaren osagaiak hauek dira:
-1/3 110 bolumenetako ur oxigenatua (farmazitan saltzen den pote beltza, ilea rubio jartzeko eta abar…)
-1/3 aguafuerte-salfuman, kañeriak garbitzeko drogeritan saltzen dena (azido nitrikoa da)
-1/3 ura
Hiru osagaiak nahastu, eta plaka bertara bota. Ez arnastu lurrunak, mesedez.
Azidoak ez babestutako kobrea jan eta gero, plaka uretan garbitu eta goma-lakazko babesa alkoholarekin garbitu. Behar den tokitan zulotxoak egin, eta osagai elektronikoak estañadorearekin soldeatu.